Markel Irizar txirrindulariaren hitzaldia egongo da bihar, Bermeon

Trek Factory Racing Team-eko Markel Irizar txirrindulari oiñatiarrak hitzaldia emango du bihar arratsaldean, Bermeon. Nestor Basterretxea aretoan izango da hitzaldia, 19:00etan.Bermeo Txirrindularitza Taldeak antolatutako hitzaldia da biharkoa. Bizipo...

Trek Factory Racing Team-eko Markel Irizar txirrindulari oiñatiarrak hitzaldia emango du bihar arratsaldean, Bermeon. Nestor Basterretxea aretoan izango da hitzaldia, 19:00etan.

Bermeo Txirrindularitza Taldeak antolatutako hitzaldia da biharkoa. Bizipoz izeneko hitzaldian, hobetzeko nahiaz ariko da Irizar, eta bere esperientzia eta bizipenak azalduko dizkie bertaratzen diren guztiei.

Izan ere, Irizar minbizia gainditu duen txirrindulari bat da, hamar urte izan zen geixorik. Haren bizipenak gaixotasun hori pairatzen ari direnentzako lagungarriak izan daitezkeela uste dute antolatzaileek.

Informazioa ematen

Hezur-muina emateko sentsibilizazio kanpainako kideak, bestalde, Markel Irizarren hitzaldia aprobetxatuko dute bertaratutakoei hezur-muinen emaile izateari buruzko informazioa emateko.