Joan den zapatuan ospatu zen Ermuko 26. San Martin azokako gazta lehiaketako lehen saria lortu zuen Markina-Xemeingo Baskaran Gaztak. Zazpi gazta ekoizleren artean aukeratu zuen epaimahaiak Patxi Baskaranen gazta, eta 90 euroko saria eta garaikurra irabazi zituzten. Bere alaba Bidane Baskaranek hartu zuen saria Euskal Birusa elkarte antolatzailearen eskutik.
Bidane Baskaranek hartu zuen saria. Argazkia: Baskaran Gaztak