Musika eskoletako ikasleek Santa Zeziliari kantatuko diote gaur
Musikalean programaren baitan aterako dira kalera. Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Mutrikun Santa Zezilia omentzeko emanaldiak izango dira asteburuan ereMusikarien eguna ospatuko dute, beste urte batez, Busturialdean, Lea-Artibain e...
Musikalean programaren baitan aterako dira kalera. Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Mutrikun Santa Zezilia omentzeko emanaldiak izango dira asteburuan ere
Musikarien eguna ospatuko dute, beste urte batez, Busturialdean, Lea-Artibain eta Mutrikun. Azararen 22an da Santa Zezilia, eta gaur hasita, hainbat ekitaldi izango dira herrietan. Musika eskoletako ikasleek girotuko dituzte herrietako kaleak, kantu eta doinuekin. Musikalean programaren barruan. Gernika-Lumokoak izango dira gaur goiztiarrenak. 17:45ean batuko dira eskolako txikienak, Merkurio iturriaren inguruan dagoen Iparragirre eskulturaren alboan, kantuan hasteko. Euria balitz, Turismo bulegoaren aurrean batuko dira.Ostean, Lizeo antzokian emango dute kontzertua. Ikasle gazteei nagusiagoak batuko zaizkie taula gainean, 19:00etatik aurerra. Soka-orkestra, banda, abesbatza, ganbera-musika eta konboa izango dira, besteak beste, taula gainean.
Bermeon eta Ondarroan 18:00etan batuko dira musika eskolako ikasleak. Bermeokoek, eskola ondoan, kontzertua emango dute koru txikiak eta pandero eta trikitixa taldeak.
Ondarroan, Kalekurutze eskaileretan abestu eta dantzatuko dute Unanue Udal Musika Eskolako txikienek.
Mutrikun astelehenerarte
Hurrengo egunetan ere izango dira musika emanaldiak Bermeon, Markina-Xemeinen, Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun. Markina-Xemeinen eta Lekeition gaur ez, baina zapatu-domekan aterako dituzte kantuak kalera.
Mutrikun, astelehenerako ere antolatu dute emanaldia. Musika eskola kanpoan, jaialdia egingo dute, ikasle gaztenen eskutik. Banda txikiren eta trikitixa taldearen kalejirarekin amaituko dituzte ospakizunak.