Organo kontzertua emango dute domekan, Ibarrangeluko elizan

San Andres elizako organoa guztiz zaharberrituta dagoela ospatuko dute. Mario Izeta Bilboko gotzainak emango du meza. Bisita gidatu berezia prestatu dute domekarakoIbarrangeluko San Andres elizako organoa guztiz zaharberrituta dagoela ospatzeko meza, k...

San Andres elizako organoa guztiz zaharberrituta dagoela ospatuko dute. Mario Izeta Bilboko gotzainak emango du meza. Bisita gidatu berezia prestatu dute domekarako

Ibarrangeluko San Andres elizako organoa guztiz zaharberrituta dagoela ospatzeko meza, kontzertua eta bisita gidatu berezia egingo dituzte domekan.

11:00etatik aurrera Mario Izeta Bilboko Gotzainak emango du meza San Andres elizan. Gero, atsedenaldtxo baten ostean, Benantzi Bilbaoren eta Jabier Artigasen eskutik organo kontzertua lau eskutara emanaldiagaz gozatuko dute bertaratutakoek.

Saioan sortzaile ezagunen doinu esanguratsuetarikoak joko dituzte. Hain zuzen ere, honako piezak eskainiko dituzte: Giovanni Morandiren Introduzione, tema, Variazioni e finale, Gioacchino Rossiniren La gazza ladra, Paul Benoiren Noël basque, Ludwig van Beethovenen Adagio für díe Flötenuhr Wo 0 33/1 eta Jesus Guridi Iraolaren Variaciones sobre un tema vasco (Itxasoa) eta El Caserio.

Bisita gidatu berezia

San Andres elizako organoa eta ganga polikromatu ikusgarria ikusteko Lagatour turismo jasangarria enpresak urte osoan zehar egiten ditu bisita gidatuak, baina, domekarako bisita gidatu berezia prestatu dute.

Plaza mugatuak daude, eta barikua aurretik izena eman behar