Salutregi etxean dela ospatzeko ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte

Egin egunkariaren zuzendari izandako Jabier Salutregi, urriaren 29an atera zen Burgosko kartzelatik eta egun berean harrera beroa egin zioten Ean. Ongi etorrian jendez bete zen udalerriko plaza. Oraingo honetan, zapatuan, udalerriko frontoian egingo di...

Egin egunkariaren zuzendari izandako Jabier Salutregi, urriaren 29an atera zen Burgosko kartzelatik eta egun berean harrera beroa egin zioten Ean. Ongi etorrian jendez bete zen udalerriko plaza. Oraingo honetan, zapatuan, udalerriko frontoian egingo dituzte ekitaldia eta herri bazkaria.

13:00etan frontoian ipini dute hitzordua. Agurra eta aurreskua dantzatuz egingo diote harrera, eta ondoren, kalejira egingo dute. Ekitaldi berezia izango da.

Izan ere, kalejiran zehar kazetaritzarekin lotura zuzena duten zenbait kidek hartuko dute hitza, eta horrez gain, herriko dantza taldearen emanaldia eta balkoitik balkoirako bertso saioa ere egingo dituzte bidean. Jai giroa izango da nagusi, eta kalejira gaiteroen, txistularien eta trikitilarien soinuekin girotuko dute.

Frontoian hasi eta bukatuko dute kalejira, eta ekitaldiaren amaieran Salutregik hartuko du hitza. 15:00etatik aurrera bazkalduko dute, eta etzira arte eros daitezke txartelak 10 euroren truke, Eako Bodegoi eta Eskoikiz tabernetan daude salgai.