100 urte bete ditu Juana Kobeagak

Atzo, ospakizun berezia egin zuen Ondarroako Artabide kalean bizi den Juana Kobeaga Aboitizek. 1915 urtean jaio zen Ereñoko Gabika auzoan eta hamar anai-arrebetatik zaharrena da. Urtebetetze egun bereziaren harira, Josu Arrizabalaga Ondarroako alkatea...

Atzo, ospakizun berezia egin zuen Ondarroako Artabide kalean bizi den Juana Kobeaga Aboitizek. 1915 urtean jaio zen Ereñoko Gabika auzoan eta hamar anai-arrebetatik zaharrena da. Urtebetetze egun bereziaren harira, Josu Arrizabalaga Ondarroako alkatearen eta Eneritz Basurko euskara zinegotziaren bisita jaso zuen etxean, eta herritar guztien partetik lore sorta bat eman zioten. Kobeagak ospakizun hunkigarriagaz gozatzeko aukera ere izan zuen; Mila Atxurra bere alabagaz eta alkateagaz argazkian, urtebetetze berezia xanpain kopa batekin ospatu zuten.