Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

50 urterekin etorkizunari begira

Egindako bideari batu eta oraindik ere bidea egiten jarraitzen duela erakutsiko du bihar Elai.Alai dantza taldeak. Orain 50 urte birsortu zuten taldea, eta jaialdi berezia egingo dute.Bizirik dirauela erakusteko aukera izango du Gernika-Lumoko Elai-Ala...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/11/20

Egindako bideari batu eta oraindik ere bidea egiten jarraitzen duela erakutsiko du bihar Elai.Alai dantza taldeak. Orain 50 urte birsortu zuten taldea, eta jaialdi berezia egingo dute.

Bizirik dirauela erakusteko aukera izango du Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak bihar. 50 urte bete ostean, oraina ez ezik, etorkizuna ere baduela taldeak.

Ekitaldi berezia hartuko du Jai Alai pilotalekuak bihar iluntzean, 19:30etik aurerra. 1965. urtean taldea berriro sortu zutenetik gaur egun arte dantza taldeko kide izan diren, eta gaur egun oraindik kide diren, herritarrak batuko dira frontoiko kantxan. Espektakulu berezia izango da herritarrek ikusi ahal izango dutena.

Erbestetik bueltan Elai-Alaiko dantzari txikiak ziren haiek haartu zuten iniziatiba, eta taldearen urteurrenean maiatzaren 23an 50 urte lehenagoko egun hura gogora ekarri zuten. 1965. urtean egin bezala, Juntetxean batu eta argazkia atera zuten. Ostean, dantza erakustaldia egin zuten Pasealekuan. 1965ean bezala, 2015ean ere zapatua izan da maiatzaren 23a.

Herrian ere bizirik

Erbestetik bueltako talde horren bultzada eta gonbidapena kontuan hartu eta aurten zerbait berezia egin zezaketela iritzi zioten gaur egun Elai-Alaiko nagusien taldea osatzen dutenek. Olaia Laka eta Egoitz Atxikallendek azaldu dutenez, pena eman zien taldetik igaro diren beste belaunaldiek urteurrenean ez parte hartzea. Beraz, gonbidapena zabaldu eta, ospakizunak belaunaldi denetara heltzeko moduko ekitaldia antolatu dute.

«Erbestetik bueltan taldea birsortu zutela gogoratzea garrantzitsua bada ere, gure ustez, are garrantzitsuagoa da taldeak gaur egun bizirik darraiela erakustea», dio Atxikallendek. «50 urte hauetan taldea bizirik izan da beti, eta herriari hainbat ekarpen egin dizkio». Urtean 30 ekitaldi inguru egiten dituztela gogorarazi dute gaur egungo talde nagusiko kideek, «eta horietatik gehienak Gernika-Lumon bertan egiten ditugu».

1927. urtean Segundo Olaetak Elai-Alai sortu zuenean bere hazia jarri zuela aitortu dute, eta 1965. urtean taldea birsortu zutenean ere beste hazi bat jarri zutela. Hala ere, gaur egungo belaunaldiek ere beraien hazia jartzen jarraitzen dutela azpimarratu dute, eta horrek duen garrantzia ere aitortu beharra dagoela.

Zapatuko ekitaldian, beraz, joandako garaiak, gaur egungoak eta etor daitezkeenak izango dituzte presente.

Ehundik gora dantzari

Ikusgarritasuna erantsi gura diote bihar Jai Alai frontoian egingo duten ekitaldiari. Belaunaldien aniztasunari dinamismoa gehituko diote Elai-Alaikoek. «Umeen tartean, esaterako, ume nagusienak aterako dira lehenengo, eta dantzaz dantza gaztetxoagoak joango zaizkie gehitzen». Hala, eszenarioan gero eta ume gehiago batuko direla azaldu dute, gero, azkenean, denek elkarrekin dantza bat egiteko.

Ehun lagun baino gehiago batuko dira dantza saioan. Ekitaldiarekin hasteko, hiru dantzako saio laburra egingo dute mutilek eta neskek, bakoitzak bere aldetik. Umeak aterako dira ostean, eta gaur egungo nagusien taldearen tartea izango da gero. «Amaitzeko, nagusi gehienek, batera, Lapurdiko inauterietako zenbait dantza egingo ditugu», aurreratu dute Lakak eta Atxikallendek.

Beraz, ekitaldiak 50 urtetan Elai-Alai zer izan den sinbolizatuko duela uste dute, «taldean zenbat herritarrek parte hartu duten iksuiko da, eta horiek denek egin dute posible Elai-Alai».

Gazteak kultur elkarteak eta Busturialdeko Gaiteruek ere parte hartuko dute 50. urteurreneko ekitaldian, eta haien laguntza eskertu du Elai-Alaik. «Beraien ekarpena ezinbestekoa da, eta taldekotzat jotzen ditugu».

Bestalde, Busturialdeko zenbait dantza taldeek materiala utzi izana ere eskertu dute, eta Maier kooperatibak zein Gernika-Luoko Udalak egin duten ekarpen ekonomikoa ere. «Aurten, 50. urteurreneko jaialdiaz gain, Busturialdeko dantzari egunak antolatu behar izan ditugu, eta lagutza hori eskertzekoa da».

Elai-Alai eguna

Luntxarekin emango dute amaitutzat eguna. Baina hurrengo zapaturako azaroaren 28rako deia ere egin dute. Izan ere, Elai-Alai eguna ospatuko dute egun horretan, eta aurten jende gehiago batzea espero dute.

Ohi legez, Agurra dantzatuko dute 12:30ean, Elai-Alai plazan. Ostean, aurresku mistoa egingo dute Merkurio aurrean. Bazkaria eta osteko erromeria Astran izango dira, eta bazkarirako txartelak Lagun Etxea eta Auzokoa tabernatan daude salgai. Biharko ekitaldian ere erosi ahal izango dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.