Ahuakemonala mugikor eta tabletentzako aplikazioa abian da, atzotik

Ondarroako hainbat esaera eta berba jasotzen dituen Ahuakemonala aplikazioa erabilgarri dago atzotik. Ondarroako Udalak, herriko beste eragilerekin batera, martxan ipinitako aplikazioa android mugikorretan eta tabletetan erabili daiteke.600 esaera eta ...

Ondarroako hainbat esaera eta berba jasotzen dituen Ahuakemonala aplikazioa erabilgarri dago atzotik. Ondarroako Udalak, herriko beste eragilerekin batera, martxan ipinitako aplikazioa android mugikorretan eta tabletetan erabili daiteke.

600 esaera eta hitz berezi baino gehiago batzen ditu, eta esamolde horiek herritarren ahotsekin grabatu dituzte. Aplikazioa Google Play-tik deskargatu daiteke, eta bertan agertzen diren grabazio guztiak Facebook, Twitter, posta elektronikoa edota Whataspp bidez partekatzeko aukera dago.