Domekatik aurrera euskal zinea bizi, usaindu eta sentitu ahal izango da Lekeition. 38.
Euskal Zine Bilera prest dago. 41 film lehiatuko dira, baina horrez gain, hainbat solasaldi, mahainguru eta ekitaldi egongo dira zortzi egunetan zinemazaleen gozamenerako.
38. Euskal Zine Bilerako epaimahaiko kideak. Argazkia: EZB
Aurretiaz erosi ahal ziren Irekiera Ekitaldiko sarrerak salduta dagoz, eta domekan bertan beste heren bat egongo da leihatilan. 19:00etan jarri dute ordua euskal zinearen altzora lehen jauzia emateko.
Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsok gidatuta 38. Euskal Zine Bilerako filmen errepasoa egin eta epaimahaia aurkeztuko dute oholtza gainean:
Aitor Merino, Oihana Garro, Izaskun Álvarez, Gotzon Sanchez eta Iban Gonzalez. Ondoren, Amama filma emango dute, eta Asier Altuna zuzendariagaz eta Klara Badiola, Iraia Elias eta Kandido Uranga aktoreekin solasaldia egingo da.
Astelehenean ikusi ahalko dira bilerara aurkeztutako lehen lanak
Ikusgarri aretoan. 19:30ean hasiko da emanaldia.
Astelehenean emango dituzten EZBra aurkeztutako lanak:
1.
Leihotikan, zu,zu,zu. Maialen Cadavid. Gazte 22, 5’24’’. Bilbo.
2.
Balu eta balitz. Egoitz Albizu. Amateurra, 10’25’’. Donostia.
3.
Arrantzalearen kanta. Beñat Fuentes. Amateurra, 16’. Mungia.
4.
Samiña. Kristina Zorita. Amateurra, 10’. Donostia.
5.
Harea jokoak. Juan Carlos Perez. Amateurra, 10’06’’. Gasteiz.
6.
Denboran zeharreko laburmetraia. Pendejo. Amateurra, 5’47’’. Errenteria.
7.
Maddi eta Patxi. M. Arrate Fernandez. Amateurra, 11’. Andoain.
8.
2330, Una Historia Cautiva. David Marrades. Profesionala, 29’. Valentzia.
9.
Heda Nazazu! Patxi Basabe. Profesionala, 16’. Gasteiz.