Domekan zabalduko ditu euskal zinearen ateak 38. zine bilerak
Domekatik aurrera euskal zinea bizi, usaindu eta sentitu ahal izango da Lekeition. 38. Euskal Zine Bilera prest dago. 41 film lehiatuko dira, baina horrez gain, hainbat solasaldi, mahainguru eta ekitaldi egongo dira zortzi egunetan zinemazaleen gozamen...
Aurretiaz erosi ahal ziren Irekiera Ekitaldiko sarrerak salduta dagoz, eta domekan bertan beste heren bat egongo da leihatilan. 19:00etan jarri dute ordua euskal zinearen altzora lehen jauzia emateko.
Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsok gidatuta 38. Euskal Zine Bilerako filmen errepasoa egin eta epaimahaia aurkeztuko dute oholtza gainean. Ondoren, Amama filma emango dute, eta Asier Altuna zuzendariagaz eta filmeko aktoreekin solasaldia egingo da.
Astelehenean ikusi ahalko dira bilerara aurkeztutako lehen lanak Ikusgarri aretoan. 19:30ean hasiko da emanaldia.