Egunotan 500 tona sardina deskargatu dira Ondarroako Egidazu kaian
Ondarroako Kalare Deuna kofradiako kideek nabarmendu dutenez, baxurako ontziek sardina asko porturatu dute egunotan. Azken hiru egunotan, ia 500 tona deskargatu dira.Atzo, 20.000 bat kaxa porturatu zituzten Bordele (Akitania, Frantzia) inguruetatik arr...
Atzo, 20.000 bat kaxa porturatu zituzten Bordele (Akitania, Frantzia) inguruetatik arrantzua eginda zetozen hainbat ontzik. Goizean egin ziren lehen bentetan euroa bueltan saldu zen kiloa.
Sardinaz gain, egunotan txitxarro baltza ere porturatu dute. Merke saldu da txilin baltza; kiloa, 30 zentimo bueltan. Osterantzean, urreburu ale batzuk saldu zituzten martitzean. Guztira 2.900 kilo saldu ziren, eta bataz beste, 6,36 euroan saldu zen kiloa.