Euskal kostaldeko Geoparkeak UNESCOren izendapena lortu du

UNESCO osatzen duten 195 herrialde kideek UNESCOren Munduko Geoparkeak deritzon izendapen berria sortzea erabaki dute. Hain zuzen ere, Parisen egiten ari diren 38. Biltzar Orokorrean eman zuten horren berri, martitzenean.Izendapen berriari esker, mundu...

UNESCO osatzen duten 195 herrialde kideek UNESCOren Munduko Geoparkeak deritzon izendapen berria sortzea erabaki dute. Hain zuzen ere, Parisen egiten ari diren 38. Biltzar Orokorrean eman zuten horren berri, martitzenean.

Izendapen berriari esker, mundu osoan dauden 120 Geoparkeek, horien artean Mutrikun, Deban eta Zumaian dagoen Euskal Kostaldeko Geoparkea, UNESCOk aitortutako toki izatera pasa dira.

Izendapena egitearekin batera, gainera, Lurraren Zientzien eta Geoparkeen Nazioarteko Programa deritzon nazioarteko programa berri bat sortzea ere erabaki du Biltzar Orokorrak.

«Bultzada garrantzitsua»

Euskal Kostaldeko Geoparkeko arduradunek nabarmendu dutenez, izendapen berria lortzea «bultzada oso garrantzitsua» izango da Geoparkearentzat. «Batetik, azken urteotan burututako lana aitortzen duelako, eta bestetik, UNESCO markaren erabilpenak promozio bide berriak irekiko dituelako nazioarte mailan».

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ere pozez hartu zuen berria martitzenean. «Izendapenak Geoparkearen potentzialtasuan biderkatzea ekarriko du, kultura, kontserbazio eta gozamen sozialaren alderdiei dagokioenez».