Euskara Eguneko danborradan izena emateko epea zabalik
ONDARROA // Zaldupeko Hondar Ahua guraso elkarteak danborrada antolatu du Euskararen Egunerako (abenduak 3), herri guztiari zabalik, bigarren urtez jarraian. Azaroaren 20rako eman behar da izena, ikastetxean bertan, edo zaldupe@zaldupe.eus helbidera id...
ONDARROA // Zaldupeko Hondar Ahua guraso elkarteak danborrada antolatu du Euskararen Egunerako (abenduak 3), herri guztiari zabalik, bigarren urtez jarraian. Azaroaren 20rako eman behar da izena, ikastetxean bertan, edo zaldupe@zaldupe.eus helbidera idatzita. Entseguak azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta abenduaren 2an izango dira, eskolako patioan, 16:30etik 17:30era eta 17:15etik 18:00etara.