Gabonetako postal lehiaketa jarri du martxan Nabarnizko Udalak
Batetik, marrazki lehiaketan parte hartu ahalko dute 5eta 12 urte artekoek, eta 12 eta 17 urte artekoek, bestetik, testu lehiaketan. Testu eta marrazki irabazleagaz egingo dituzte gabon postalakGabonak heltzear daudela, postal lehiaketa jarri du martxa...
Batetik, marrazki lehiaketan parte hartu ahalko dute 5eta 12 urte artekoek, eta 12 eta 17 urte artekoek, bestetik, testu lehiaketan. Testu eta marrazki irabazleagaz egingo dituzte gabon postalak
Gabonak heltzear daudela, postal lehiaketa jarri du martxan Nabarnizko Udalak. Batetik, marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango da, eta, bestetik, testu lehiaketan. Baterako zein besterako, abenduaren 3a orduko aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek beraien lanak udaletxean.Marrazkien lehiaketan, 5 eta 12 urte bitarteko umeek ahalko dute parte hartu. Adin tarte horretako herritarrek DinA4 neurrian aurkeztu beharko dituzte aipatu postalak. Teknika librea erabili ahalko dute; betiere, Gabonak eta euskal kultura gaitzat hartuta.
Lanok aurkezterako orduan, gutun-azalean sartuta eraman beharko dituzte udaletxera, bertan, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa edota helbide elektronikoa adierazita. Irudian, berriz, ez dute parte hartzaileek beraien izenik jarri beharko.
Epaimahaiaren erabakiz, guztietan onena denak ipuin ilustratua eta kamiseta bat jasoko ditu sari legez. Lehiaketako irabazleak, baina, ez dira abenduaren 6ra arte jakingo, orduan egingo baitute marrazkien zein testuen lehiaketako irabazleak.
Testu lehiaketa
Zorion agurra adierazteko testu lehiaketan, berriz, nagusiagoek eman ahalko dute izena; hain justu, 12 eta 17 urte arteko bizilagunek.
Kasu horretan, testua euskaraz batuaz zein bizkaierazidatzita egon beharko dela gogorarazi du Nabarnizko Udalak. Bertsoa ere idatzi ahalko dute parte hartzaileek, baina orduan, zortzi lerroko luzeera eduki beharko du, gehienez. Bertsoa zein ohiko testua izanik, Gabonak eta urte berria zoriontzeko balio beharko dute.
Marrazkien kasuan bezala, testua gutunazal baten barruan sartuta aurkeztu beharko da, gutunazalean norbere datuak (izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa edota helbide elektronikoa) adierazita.
Azken lehiaketa honetako irabazleak, ostera, 60 euroko saria eta kamiseta bat jasoko ditu.