Hilaren 25a aurretik apuntatu behar da Ziortza-Bolibarko mendi martxan
. WhatsApp edo facebook bidez edo email bat idatziz eman behar da izena. Hilaren 29an egingo dute. Ibilbide luzeak 28 bat kilometro izango ditu; laburrak 10 bat kilometroHilaren 29an egingo dute Ziortza-Bolibarko IX. mendi martxa, eta dagoeneko izen em...
. WhatsApp edo facebook bidez edo email bat idatziz eman behar da izena. Hilaren 29an egingo dute. Ibilbide luzeak 28 bat kilometro izango ditu; laburrak 10 bat kilometro
Hilaren 29an egingo dute Ziortza-Bolibarko IX. mendi martxa, eta dagoeneko izen ematea zabaldu dute. Hain zuzen ere, eguaztena hilaren 25a bitarteko epea dago apuntatzeko.Parte hartzeko asmoa dutenek izena emateko hiru aukera dituzte. 652 739 465 telefono zenbakira WhatsApp-a bidalita, facebook-aren bitartez edota honako helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena: ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com.
Apuntatzerakoan izen-abizenak zehaztu behar dira.
Ordaintzeko kontu korronte zenbaki hau jarri dute: 3035 0008 77 008.1.02620.5. Ordaintzerakoan ere izena eta abizen biak jartzeko eskaria egin dute antolatzaileek.
Hain zuzen ere, nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik beherakoek, berriz, 6 euro. Gosaria, hornidurak eta oparia jasoko dituzte partaideek.
Aranbaltz kultur elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta, Ziortza-Bolibarko desanexioaren 11.urteurrena ospatzeko mendi martxa izango da hilaren 29koa.
Ibilaldi luzea edo ibilaldi laburra egiteko aukera egongo da.
Luzeak 25,8 kilometro izango ditu eta bost ordu eta erdian egiten dela aurreikusi dute antolatzaileek. Ia 30 kilometroko ibilbide hori egitera doazen herritarrak 08:00etan udalerriko plazan batu eta elkarrekin gosalduko dute.
Ordu erdi beranduago ekingo diote martxari. Hain zuzen ere, ibilbide hau egingo dute: Bolibar-Ziortza-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta-Arta-Gorrixa-Longa-Oizko Iturzuri aterpetxea-Oiz-ko eolikoak-Kortaguren-Bolibar.
Bestalde, ibilbide laburreko partaideak 10:00etan elkartuko dira. Bapo gosaldu ostean, 10:30ean abiatuko dira plazatik.
Gutxi gorabehera bi ordu eta erdiz 10,8 kilometroko ibilaldia egingo dute. Hala, leku hauetan barrena ibiliko dira: Bolibar-Ziortza-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta-Altza-Alegrixe-Bolibar.
Hornidurak eta dutxak
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ibilbidean zehar hiru hornidura leku egongo dira: Iruzubietan, Oizko Iturzuri aterpetxean eta Ziarregin. Martxa bukaeran plazan ere egongo da.
Halaber, partaideek dutxatzeko aukera izango dutela ere zehaztu dute.