Janari bilketa berezia egiteko laguntzaileak behar dira Ondarroan
Datorren azaroaren 27an eta 28an Ondarroan egingo den janari bilketa berezia egiteko laguntzaileak behar dituela jakin eragin dute Danonartin elkartekoek.
Hain zuzen ere, denden aurrean eta kaleetan mahaiak ipintzeko jendearen beharra dutela nabarmendu dute. “Nahi duen guztiak ahal duen neurrian lagundu dezake; ordu pare bat, goiza, arratsaldea… Interesatuek, 685 75 92 89 telefonora deitu besterik ez dute. Animatu eta etorri”.