Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Kiroldegiko abonatuek %5 gehiago ordainduko dute datorren urtean

Bermeoko Udalak 2016. urterako ordenantza fiskalak onartu ditu. OHGZn eta Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zergan familia ugariek izaten dituzten hobarietan zenbait aldaketa onartu dituzte olaia zabalondoBermeoko Udalak 2016. urterako ordenantza fiskalak...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/11/20

Bermeoko Udalak 2016. urterako ordenantza fiskalak onartu ditu. OHGZn eta Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zergan familia ugariek izaten dituzten hobarietan zenbait aldaketa onartu dituzte olaia zabalondo

Bermeoko Udalak 2016. urterako ordenantza fiskalak onartu ditu, bai eta Gizarte Ongizaterako Udal Patronatukoak eta Kirol Patronatukoak ere. Igoera bakarra, Kirol Patronatukoa izango da. 2016an, kiroldegiko abonatuen tasan %5eko igoera aplikatuko dela azaldu dute.

Kirol Patronatuak «kalitatezko» zerbitzua emateko apustua egiten duela diote, eta zerbitzu guztietan goreneko maila eman beharra daukatela uste dute: «Orain arte materialak, txirrinduak, tapizak…aldatu barik egon dira, eta aurten aldatu ahal izan ditugu. Beste herri batzuetako kiroldegietako prezioekin alderatuta, Bermeokoa merkeena da. Abonatua den familia batek urtean 9 euro gehiago ordainduko ditu. Erabiltzaileak, gainera, pozik daude ematen dugun zerbitzuarekin».

Onurak ere izango dira; esaterako, datorren urtetik aurrera, guraso bakarreko familiek %15eko hobaria izango dute. Bestalde, bermeotarrak ez diren kanpoko erabiltzaileek eguerdian kiroldegira «merkeago» sartu ahalko dute, %25eko hobaria izango baitute.

Gainontzeko proposamenekin ados badago ere, abonatuen prezioa igotzeko erabakiaren «ez da ados» agertu EAJ: «2011. urtetik ari gara prezioak igotzen, bost urtetan %28 igo da».

«Bidezko» igoera

Izartu eta Guzanen arabera, «bidezkoa» da igoera, «ematen den zerbitzua eta kalitatea» zelakoa den ikusita. Gainera, alderdi guztiek begi onez ikusi dute guraso bakarreko familientzako proposatutako hobaria.

Gizarte Ongizate Patronatuaren tasak eta zergak bere horretan geratuko dira 2016. urtean.

Bermeoko Udalaren tasetan, baina, zenbait aldaketa izango dira. Trakzio mekanikoen ibilgailuen gainerako zergan, kide ugariko familieek hobariak izango dituzte: kategoria orokorrekoek %50, eta kategoria berezikoek, berriz, %75. Gainontzekoek, berriz, igoera txiki bat izango dute datorren urtera begira, 0,08 puntukoa, hain zuzen ere.

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (OHGZ), bestalde, kide ugariko familiek dituzten hobarietan aldaketak izango dira: Orain arte 28.000 euro baino gutxiagoko errenta zituzten familiek hobariak zituzten. Oraindik aurrera, errentaz gain, egoera soziala ere kontuan izango da. Hirukide kide ugariko familien federazioagaz adostutako proposamena dela azaldu dute.

Bestalde, EAJk 2016. urterako zergak, tasak eta prezio publikoak adosteko negoziaketa prozesuan aurkeztutako bi proposamen onartu dituzte; horiek herriko jarduera ekonomikoa indartzeko neurriak jarri zituzten mahai gainean. Hala, Alde Zaharrean zabaltzen dituzten negozio edo jarduera berriei, bai obra lizentziaren tasan, eta bai jarduera lizentziaren tasan ere, %50eko hobariak ezartzea onartu dute. EAJko Aritz Abaroaren esanetan, «azken urteetan beste herri batzuetan emaitza onak eman dituztelako aurkeztu ditugu proposamen horiek, eta Bermeon ere funtzionatu ahal duela uste dugu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.