Urtero modura, azaroaren 20ak hitzordu berezia dakar Lekeitiora. 13:00etan pilaran izaten da elkartzeko lekua, eta hantxe egon dira gaur eguerdian ere lekeitiarrak, Santi Brouard oroitu eta omenaldi txikia egiteko.
Jendea krabelin gorriak uzten Santi Brouard-en hilobi gainean.
Krabelin gorriak eskuan, hilerrirainoko ibilbidea egin dute, eta bere hilketa gogora ekarriz “Espainiar estatuaren krimen horren arduradunak kalean jarraitzen dutela” nabarmendu dute.
Juan Bautista Guenaga
Batiz-en sentimenduz betetako bertsoen ondoren, Eusko Gudariak abestu eta krabeliƱa gorriak utzi dituzte 31. urtez, Brouarden hilobiaren gainean.