Olatz Zugazti abeslari eta musikari hernaniarrak
Ur goiena, ur barrena disko berria aurkeztuko du domekan [azaroak 22], Markina-Xemeingo Karmengo elizan, 19:00etan. Sarrerak egunean bertan lehiatilan egongo dira salgai. Dena dela, aurretiaz Uhagonera deituta (94-616 63 03)
erreserbak egin ahal direla jakitera eman dute.
Uhagoneko bazkideentzat kontzertuko sarrerak 6 euro balio ditu, gainerakoentzat 8.
Olatz Zugazti, gainerako musikariekin.
Zugaztik aurreratu duenez, disko berria «inoiz baino pertsonalagoa» da. Kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatu ditu. Dena dela, aurreko lau lanetako abestiak ere eskainiko ditu.
Zugazti ondoko musikariekin ariko da domekan: Julen Alonso (eskusoinua eta teklatuak), Ander Ederra (gitarra akustikoa, elektrikoak eta bouzukia), Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospe (bateria).