Euskal Herriko kluben arteko txapelketa ondo hasi du Markina-Xemeinek
Esku pilota mailan txapelketa esanguratsua jokatu dute asteburuan Markina-Xemein Esku Pelota Taldeak eta Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkarteak: Euskal Herriko kluben arteko bigarren txapelketa nazionala. Markina-Xemeingo taldeak Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Intza taldearen aurka 2-1 irabazi zuen lehen kanporaketa eta Lea Ibarra Motrollok, ostera, Doneztebeko (Nafarroa) Errekaren aurka 1-2 galdu zuen.
Markina-Xemeingoen emaitzei dagokionez 18-9 galdu zuten buruz buruko lau t’erdiko partida, eta 18-1 eta 22-9 irabazi zituzten buruz burukoa frontoin osoan eta binakako norgehiagoka, hurrenez hurren.
Zorte gutxi
Lea Ibarra Motrolloko nagusiek, aldiz, ez zuten zorte handirik eduki; 18-6 galdu zuten buruz buruko lau t’erdiko partida, buruz burukoa frontoin osoan hutsean amaitu zuten (18-0), baina bikoteka ondo moldatu ziren 22-11 irabaziz aurkariei. Donezteben hurrengo domekan [azaroak 29] jokatuko den itzulerako kanporaketan, “itxura hobea” ematen saiatuko dira.