Lea Ibarreko udal mankomunazgoak antolatuta, Lea ibarreko Umeen Eguna ospatu zen domekan [azaroak 22] Gizaburuagan. Eguraldi txarra eta hotza ari bazuen ere, umeek giro ederrean gozatzeko aukera izan zuten.
Goizean, esate baterako, frontoiko puzgarrietan, ohe elastikoan eta bideojokoetan jolasteko aukera izan zuten umeek. Hotzetik ihesean ibili zirenek, ostera, ludotekan hainbat gauza egiteko aukera izan zuten Kubike aisialdi elkarteko kideekin batera; besteak beste, aurpegiak margoztu eta txapak egin zituzten, eta ausartu zirenek, karaokean ere abestu zuten.
Arratsaldean ere hainbat gauza egiteko aukera egon zen. Frontoiko eskaintzagaz gain,
altxorraren bila ibili ziren. Azkenik, egunari agur esan eta gorputzak berotzeko, txokolatea edateko aukera ere egon zen.