70 korrikalari batu ditu Errege bideko krosak
Euriari eta hotzari aurre egin zioten 70 korrikalarik parte hartu zuten Berriatuko Errege bideko krosean. 50 lagunek egin zuten ibilbide luzea eta 20 gaztetxok, motza. Ainara Arrizabalaga ondarrutarra eta Ekaitz Kortazar izan ziren helmugara heltzen az...

Euriari eta hotzari aurre egin zioten 70 korrikalarik parte hartu zuten Berriatuko Errege bideko krosean. 50 lagunek egin zuten ibilbide luzea eta 20 gaztetxok, motza. Ainara Arrizabalaga ondarrutarra eta Ekaitz Kortazar izan ziren helmugara heltzen azkarrenak. Bikoteka parte hartu zuten lehenak argazkian Garbiñe eta Urko izan ziren.