Aimar Aldazabal eta Jon Arriola, eliteko Desanexio Txapelketako irabazleak
Gazteen mailan Unax eta Jon izan ziren irabazleak, eta 22 urtez azpikoetan Gotzon eta Mandiola. Seniorretan Roke eta Del Rio izan ziren nagusi. Markina-Xemeinek 2-1 irabazi dio ErrakariBerriatuko 29. Desanexio Txapelketak baditu garaileak: Aimar Aldaza...
Gazteen mailan Unax eta Jon izan ziren irabazleak, eta 22 urtez azpikoetan Gotzon eta Mandiola. Seniorretan Roke eta Del Rio izan ziren nagusi. Markina-Xemeinek 2-1 irabazi dio Errakari
Berriatuko 29. Desanexio Txapelketak baditu garaileak: Aimar Aldazabal eta Jon Arriola (elite maila), Unax eta Jon (gazteen maila), Gotzon eta Mandiola (22 urtez azpikoetan) eta Roke eta Del Rio (seniorretan). Orokorrean, zestalariek maila ona erakutsi zuten zapatuan Mendibarren frontoian jokatutako finaletan.Roberto Lekue Berriatuko zesta-punta eskolako arduradunak jakitera eman duenez, 22 urtez azpikoen partida ez zen oso ona izan. «Seniorrek ere ez dute egun oso ona eduki. Seniorretan jokatu duten lau zestalariak munduko kopara doaz eta maila ona dute, baina finalean ez zuten egunik onena eduki».
Partidak
Final handiak hasi aurretik, umeen partidak ikusi ahal izan zituzten Mendibarrenen bildutakoek.
Ostean, Unax eta Jon Manzi anaien aurka lehiatu ziren, gazteen mailan. Eta atzetik etori ziren 22 urtez azpikoen partida (Gotzon-Mandiola/Urrutxua-Anitxu) eta seniorrena (Retolaza-Gandiaga/Roke eta Del Rio).
Elite mailako partida izan zen azkena jokatzen. Arriola eta Aldazabal atzetik hasi baziren ere, publikoaren animoak tarteko, aurrea hartu zieten Barandika eta Lekerikari. Azkenean, 26-30 emaitzagaz amaitu zen partida.
Mendibarren frontoia bete-beteta egon zen zapatuan, elite mailako partidan batik bat. Eta herritarrek behin eta berriz animatzen zituzten herriko zestalariak.
Behin sariketa amaitu eta gero, otzararen zozketa ere egin zuten. Zenbaki irabazlea ondokoa izan zen: 4.320 (3.773, ordezkoa).
Aldekoak eta aurkakoak
Euskal Herriko Kluben arteko bigarren esku pilota txapelketa nazionalari dagokionez, Markina-Xemeingo taldeak joanekoan 2-1 irabazi zuen Intzaren aurka eta Lea Ibarra Motrollok, ostera, 1-2 galdu zuen Errekaren aurka.
Markina-Xemeingoen emaitzei dagokionez 18-9 galdu zuten buruz buruko lau t’erdiko partida, eta 18-1 eta 22-9 irabazi zituzten buruz burukoa frontoin osoan eta binakako norgehiagoka, hurrenez hurren.
Lea Ibarra Motrolloko nagusiek, aldiz, ez zuten zorte handirik eduki; 18-6 galdu zuten buruz buruko lau t’erdiko partida, buruz burukoa frontoin osoan hutsean amaitu zuten (18-0), baina bikoteka ondo moldatu ziren 22-11 irabaziz aurkariei.