Euskal preso eta iheslarien aldeko herri afaria egingo da aurten ere, Lea-Artibai Ikastetxeko jantokian. Aurten 25 urte beteko ditu elkartasun txarri bodak, eta “azken errepresaliatu politikoa askatzen den arte” elkartasunak ez duela etenik izango azpimarratu dute. Zapatuan [azaroak 28] egingo da aurtengoa.

Txarri boda egingo dute azaroaren 28an.
“Euskal Herrian garai politiko berria zabaldu den honetan, euskal preso eta iheslari politikoen askatasuna beharrezkoa da. Estatu espainiar eta frantsesak ez dute aurrera pausorik emango beraien kabuz, eta ondorioz, denon esku dago errepresaliatu guztienganako elkartasuna adieraziz, denak etxera ekartzea”, nabarmendu dute. Beraz,euskal preso eta iheslarien alde antolatzen diren ekimen ezberdinetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak, “inoiz baino garrantzitsuagoa” dela azpimarratuz.
Afaria 21:30ean izango da eta
Txokoan, Alarabin edo Txotxiki Bin egongo da izena emateko aukera azaroaren 25a arte.