Gaztaren enkantean batutako 4.000 euroak hartu ditu Calzadak
Gernika-Lumoko Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean batutako diruaren txekea eman diote Gernika-Lumoko Calzada egoitzari. Zaharren egotetxean domekan egin zuten jaialdian hartu zuten arduradunek dirua. Elgoibarko Mausitxa baserriaren gazta erdi...
Domekan egin zuten Calzada egoitzaren jaialdia. Txekea emateagaz batera, meza, dantzarien saioa eta Urdaibai Kantuz Kantu abesbatzaren saioa izan ziren goizean.
Arratsaldean, lau ikastetxetako umeen partaidetza duen seigarren literatur lehiaketaren sari banaketa egin zuten.