'Herri Txiki Kantari' saiorako bideoklipa grabatuko dute Aulestin, barikuan
Euskal Telebistak gabon gauean emango du saioa.
19:00etan elkartuko dira Herriko plazan, eta Oskorriren Furra furra abesti ezaguna kantatuko dute. Mikel Pagadizabal Pagadi Herri txiki, Infernu handi-ko gidarietako bat ariko da aurkezle lanetan.
Herri Txiki Kantari…Euskal Kantuen Gauean saioko lantaldeak aulestiar guztien laguntza eskatu eta grabaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.