Santi Brouarden hilketaren urteurrena urteroko hitzordua izaten da lekeitiarrentzat. Krabelin gorriak eskuetan hartuta, pilaratik hilerrirainoko bidea egin zuten herritarrek barikuan. Brouarden hilketa gogora ekarriz, «krimen horren arduradunak kalea...

Santi Brouarden hilketaren urteurrena urteroko hitzordua izaten da lekeitiarrentzat. Krabelin gorriak eskuetan hartuta, pilaratik hilerrirainoko bidea egin zuten herritarrek barikuan. Brouarden hilketa gogora ekarriz, «krimen horren arduradunak kalean jarraitzen dutela» esan zuten. Juan Bautista Guenaga
Batiz-en bertsoen ondoren,
Eusko Gudariak abestu eta krabelinak Brouarden hilobian utzi zituzten, 31. urtez.