Miguel Angel Aja Raposo ONCEko banatzaileak zortea banatu du berriz ere, Markina-Xemeinen eta Etxebarrian. Barikuko ONCEko 92584 zenbakiaren 21 kupoi saldu zituen, eta 100.000 euroko sari bat eta 600 euroko 20 sari eman ditu, guztira 112.000 euro.

Miguel Angel Aja Raposo ONCEko banatzailea.
Miguel Angel Ajak horrelako sari handi bat banatzen duen bosgarren aldia izan da oraingoa. 350.000 euro ere banatu izan ditu txartel askoren artean, baina, kupoi bakarrari eman dion saririk handiena izan da barikukoa, bost zenbaki eta serieko 100.000 euroko txartel sariduna.
Kupoiak, Markina-Xemeinen, Etxebarrian eta Durangon saldu zituela azaldu du banatzaileak. “Durangon bakarra eta beste guztiak Markina-Xemeinen eta Etxebarrian”. Zapatu goizean konturatu zen 36. seriea falta zitzaiola eta beraz, sari handi bat banatu zuela, baina, nork eduki dezakeen ez daki.