Txikiek ere badute txokoa Lekeitioko Euskal Zine Bileran
Euskal zinemaz gozatzeko aukera izango dute ume eta gaztetxoek ere, 38. Euskal Zine Bileran. Haur eta gazteen arteko zine-zaletasuna suspertzea helburu, herriko ikastetxeetako ikasleentzat zine emanaldiak antolatu dituzte goizetan. Gaur [azaroak 24] izan dute lehen hitzordua eta eguenean [azaroak 26] izango dute bigarrena.
Gaur goizean, Michel Hegnerren Jelly T animaziozko filma ikusi dute LH1etik LH3rako ikasleek. Animazio horrek Ivan Olsen mutikoak jasaten duen bullyng-a deskribatzen du eta zelan aurre egiten dien bere arerioei sorgin baten laguntzagaz. Eguenean, berriz, Anna van der Heide-ren Bram Barrabas abenturazko filma izango dute LH4-LH6rako gazteek. Bram Barrabas 6 urteko haur bihurri eta irudimentsuari buruzko film liluragarria da, eta familiak eta eskolak haurren garapenean duten garrantzia azpimarratzen du.