Zubizarreta nagusitu da Euskadiko eta Bizkaiko Gizon proba txapelketan
Hiru untze, laurden bat eta 49 zm-ko marka lortu du. Oskar Perez geratu da azpitxapeldun, eta Eneko Bilbao eta Juan Carlos Perez hirugarren eta laugarren sailkatu dira, hurrenez hurrenSanti Zubizarreta nabarniztarra da 2015eko Euskadiko eta Bizkaiko Gi...
Hiru untze, laurden bat eta 49 zm-ko marka lortu du. Oskar Perez geratu da azpitxapeldun, eta Eneko Bilbao eta Juan Carlos Perez hirugarren eta laugarren sailkatu dira, hurrenez hurren
Santi Zubizarreta nabarniztarra da 2015eko Euskadiko eta Bizkaiko Gizon Proba txapelduna.Herenegun arratsaldean Nabarnizen jokatu zituzten Euskadiko eta Bizkaiko Gizon Proba txapelketak. Zubizarreta nabarniztarragaz batera, Eneko Bilbao kortezubitarra, Oskar Perez barakaldarra eta Juan Carlos Lopez bernedarra aritu ziren nor baino nor gehiago.
Hiru untze, laurden bat eta 49 zentimetro izan zen txapeldunak lortutako marka. Perez izan zen txapeldunordea hiru untze, bi metro eta 97 zentimetrogaz.
Bilbao kortezubitarrak hirugarren sailkatzea lortu zuen, bi untze, hiru laurden, bost metro eta 57 zentimetroko emaitzagaz. Lopez arabarra izan zen laugarrena bi untze, hiru laurden, bi metro eta 41 zentimetro eginda.
Ehunka lagun batu ziren Nabarnizko frontoian lau partaideen dema ikusteko. Nabarniztarrak jaso zituen animo gehienak, baina, azken minutuetan laurei gogor animatu zieten.