
Herriko tabernan daude salgai txartelak, nagusienak 25 eurotan, eta 12 urtera bitartekoentzat 6 eurotan.
Abenduaren 5ean, 20:30etatik aurrera egingo dute txahal-jan herrikoia. Ostean, Jokaldi taldearekin erromerian dantzan eta kantuan ibiliko dira frontoian.
Hala ere, goizetik jai giroa izango da nagusi herrian. Goizeko mezaren ostean, eguerdian, ohiturazko janarien erakusketa eta dastaketa egingo dituzte.
Halaber, herriko abereen azoka ere egongo da, eta Gari eta Iñaki trikitilariak ibiliko dira ingurua alaitzen. Egun osoan zehar ariko dira Manoli txahala erretzen.