Arretxinagako auzo batzarra domekara atzeratu du udalak

Arretxinaga auzoan egingo den udal bilera egunez aldatu duela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Zapatuan barik domekan egingo da bilera, 17:00etan, Xemeingo udaletxe zaharrean.Urtero modura, auzoetako bizilagunekin biltzen ari da Markina-Xemein...

Arretxinaga auzoan egingo den udal bilera egunez aldatu duela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Zapatuan barik domekan egingo da bilera, 17:00etan, Xemeingo udaletxe zaharrean.

Urtero modura, auzoetako bizilagunekin biltzen ari da Markina-Xemeingo Udala. Auzotan dituzten beharren jarraipena egin eta 2016ko aurrekontuak aurkeztea ditu helburu.

Amallo, Larruskain, Iruzubieta eta Meaben egon dira, eta Atxondo, Santutxu, Inpreñusierra, Arretxinaga, Iturreta eta Barinagara joango dira asteburuan.