Arretxinaga auzoan egingo den udal bilera egunez aldatu duela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Zapatuan barik [azaroaren 28] domekan [azaroak 29] egingo da bilera, 17:00etan, Xemeingo udaletxe zaharrean.
Domekan izango da bilera Iturretako elkartean.
Urtero modura, auzoetako bizilagunekin biltzen ari da Markina-Xemeingo Udala. Auzotan dituzten beharren jarraipena egin eta 2016ko aurrekontuak aurkeztea ditu helburu.
Amallo, Larruskain, Iruzubieta eta Meaben egon dira azken bi asteburuetan, hurrengoan berriz, Atxondo, Santutxu, InpreƱusierra, Arretxinaga, Iturreta eta Barinagako bizilagunekin batuko dira.
BILEREN EGUTEGIA:
Azaroak 28, zapatua
- Atxondo. 12:00etan, Axpe Sagardotegian.
- Santutxu. 12:30ean, Satzu landetxean.
- InpreƱusierra. 12:00etan, ermitan.
Azaroak 29, domeka
- Iturreta. 12:00etan, elkartean.
- Barinaga. 13:00etan, abadetxean.
- Arretxinaga. 17:00etan, Xemeingo udaletxe zaharrean.