Ezuzteko polita eduki du Jose Mari Maguregi Arrietak. Bildotsak edukitzeko zegoen bere ardiak bost bildots izan zituen atzo. Lau kume jaio ziren goizean, eta arratsaldean bosgarrena etorri zitzaion.
Horrelako kumaldia ez da bat ere ohikoa, normalean bat edo bi izaten dituzte ardiek eta, baina, Jose Mari Maguregiren Lekeitioko txabolan talde handia dago. Lau bildotsek egin dute aurrera, goizean jaiotako bat hil egin zaio, baina beste guztiak osasuntsu jarraitzen dute amaren ondoan bero-bero.
Jose mari Maguregi Arrieta, bere ardia eta bildotsak.
Orain dela bi urte erosi zuen ardia Burgos aldean eta Pelibuey arrazakoa dela zehaztu du. Azerien beldurrez, egunetan zeuden kumeak noiz jaioko zain, eta azkenean, aldratxoa izango du, guztiak arrak. Taldeari jaten ematen edukiko du lan nahikoa. Oraindik amaren esneagaz elikatzen dabiltza bildotsak baina, biberoiaren laguntza ere beharko dutela ikusten du. “Laster joango naiz esne hautsa erostera”, azpimarratu du.
Jose Mari Maguregi, bildotsekin.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.