Errepideko segurtasuna hizpide zapatuan, Bermeon

BERMEO // Amatxu elkarteak, errepideko segurtasunari buruzko hitzaldia antolatu du zapaturako. Azaldu dutenez, bi orduko hitzaldia izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta Gizarte eta Kultura Etxean batuko dira. Hain zuzen ere, errepideko segurtasunaren ...

BERMEO // Amatxu elkarteak, errepideko segurtasunari buruzko hitzaldia antolatu du zapaturako. Azaldu dutenez, bi orduko hitzaldia izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta Gizarte eta Kultura Etxean batuko dira. Hain zuzen ere, errepideko segurtasunaren araubide berria izango dute hizpide. Plazak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek. Horregatik, parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena; 94-602 84 57 telefono zenbakira deitu behar da erreserba egiteko.