'Erroak loran' berritxuarren jaia ospatuko dute zapatuan, Berriatuan

Zapatu eguerdian bazkari herrikoiarekin ospatuko dute Berriatuan, Erroak loran, berritxuarren jaia.Frontoian elkartu eta indiar jana egingo dute 14:30ean hasita. Bazkarirako txartelak udaletxean eskuratu behar dira, eta bihar da txartelak erosteko azke...

Zapatu eguerdian bazkari herrikoiarekin ospatuko dute Berriatuan, Erroak loran, berritxuarren jaia.

Frontoian elkartu eta indiar jana egingo dute 14:30ean hasita. Bazkarirako txartelak udaletxean eskuratu behar dira, eta bihar da txartelak erosteko azken eguna. Helduentzat 20 euroko prezioa zehaztu dute, eta 16 urtetik beherakoentzat 5 eurokoa. Izan ere, horiek makarroiak izango dituzte aukeran.