Iñaki Garcia Uribe mendizaleak, Bandres, Sopeña, Ferrer eta Espinosa euskal mendizaletasunaren aitzindariei buruz ariko da eguenean [azaroak 26], 20:00etan, Etxebarriko Antsotegi hotelean emango duen hitzaldian. Ekitaldia, Antsotegi hotelak
Gorbeia Antsotegin izenpean antolatu duen erakusketaren harira dator. Gorbeiako gurutzearen 114. urteurrena ospatzeko, erakusketa bat antolatu dute, eta Gorbeiako gurutzearen historia eta pasarteak ezagutzeko aukera egongo da bai irudien zein berbaldiaren bidez.
Gorbeia Antsotegin erakusketaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Antsotegi hotela
Azaroaren 12an, lagunarteko topaketa bategaz zabaldu zuten erakusketa, eta 40 bat lagun elkartu zirela hotelean jakitera eman du Antsotegi hoteleko Gontzal Hernandok. Egueneko hiltzaldian ere, hasierako giro ona errepikatu nahi dute, eta beraz, hitzaldiagaz batera kopaua ere emango dutela aurreratu du Hernandok.
Gorbeia Antsotegin erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da zabalik, eta Gorbeiako gurutzearen argazkiez gain,
Emilio Hernandok 1980an Everest mendira egindako espedizioan eraman zituen jantziak daude ikusgai.
Emilio Hernandok Everestera eramandako jantzia. Argazkia: Antsotegi hotela
Erakusketaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik eguenera 18:00etatik 21:00etara eta asteburuan 11:00etatik 22:00etara.