'Herri Txiki Kantari' saiorako bideoklipa grabatuko dute etzi arratsaldean

Euskal Telebistak gabon gauean emango duen Herri Txiki Kantari saiorako bideoklipa grabatuko dute Aulestin, etzi.19:00etan elkartuko dira Herriko plazan, eta Oskorriren Furra furra abesti ezaguna kantatuko dute. Mikel Pagadizabal 'Pagadi' Herri txiki, ...

Euskal Telebistak gabon gauean emango duen Herri Txiki Kantari saiorako bideoklipa grabatuko dute Aulestin, etzi.

19:00etan elkartuko dira Herriko plazan, eta Oskorriren Furra furra abesti ezaguna kantatuko dute. Mikel Pagadizabal ‘Pagadi’ Herri txiki, Infernu handi-ko gidarietako bat ariko da aurkezle lanetan.

Herri Txiki Kantari…Euskal Kantuen gauean saioko lantaldeak aulestiar guztien laguntza eskatu eta grabaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.