Herriaren nortasuna indartzeko proiektua garatu du Arratzuk

Arratzuko Udalak kostako Done Jakue bidearen iragan historikoa berreskuratzeko proiektua garatu du, eta beronen balantze positiboa egin du. Dioenez, bide horrek duen historia balioan jartzeko proiektuak emaitza onak eman ditu.Herriaren nortasuna indart...

Arratzuko Udalak kostako Done Jakue bidearen iragan historikoa berreskuratzeko proiektua garatu du, eta beronen balantze positiboa egin du. Dioenez, bide horrek duen historia balioan jartzeko proiektuak emaitza onak eman ditu.

Herriaren nortasuna indartzea da udal gobernuaren helburu estrategikoetako bat, eta proiektu hori horretara bideratu dute. Hain zuzen, Arratzutik igarotzen den Done Jakue bidearen zatia balioan jartzeko ekimenak kultur etxean dagoen Arrolako Oppidumaren Interpretazio Zentroa hartzeko apostuarekin bat egin du.

Ekimen horri esker, Erdi Arotik mantendu eta babestu izan duten erromes bideak suposatu duen erlijio, kultura eta fenomeno politiko europearrarekin batzen du Arratzuko herriak bere izena.

Zerbitzu gehiago

Hainbat dira Santiagora bidean Arratzutik pasatzen diren erromesak; batez ere, uda sasoian. Hori dela eta, informazioa zabaltzea eta oinarrizko zerbitzu gehiago jartzea erabaki zuen udalak.