Hiru proiektu abiaraziko dituzte enplegu planaren baitan

Busturialdeko enplegu planaren baitan, hiru proiektu abiaraziko dituztela jakinarazi dute. Horiek aurrera eroan ahal izateko, Bermeoko Udalak 15 lagun kontratatuko ditu Behargintza eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zerbitzuen bitartez.Basoen Erabilpe...

Busturialdeko enplegu planaren baitan, hiru proiektu abiaraziko dituztela jakinarazi dute. Horiek aurrera eroan ahal izateko, Bermeoko Udalak 15 lagun kontratatuko ditu Behargintza eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zerbitzuen bitartez.

Basoen Erabilpen Anitza da proiektuetako bat. Helburu nagusia, eskualdean basoen kudeaketak izan duen garrantzia berreskuratzea, eta eskaintzen dituzten erabilera anitzak indartzea da.

Bigarren proiektua Ibili Ibilian da. Horren bitartez, Busturialdeko herrien ondareak balorean jarri gura dira. Dauden ibilbide garrantzitsuenak garbitu eta aztertuko dira, eta Busturialdeko herrietako ondarea gizarteratuko da, turismo ikuspuntua erabilita.

Azkenik, LurBizi proiektua. Busturialdeko lehenengo sektorearen dinamizazioa eta gizartean elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzeko programa da.

Horiek garatzeko 15 lagun kontratatuko dituzte; gutxienez, hiru hilabeteko, eta gehienez, sei hilabeteko kontratuak izango dira, lanaldi osoan. Busturialdeko Enplegu Planeko proiektu horiek helburu bateratua dute, eta egingo diren diagnostikoen, helburu eta ildo estrategikoen eta hausnarketen atzean, Busturialdean epe ertainean lanpostuak sortzea da xedea.