Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren
Mussche bigarren eleberria txineraz eta japonieraz argitaratu da. Bi herrialdeetan Uribek berak aurkeztuko ditu liburuak.
Huang Yehua eta Nami Kaneko itzultzaileek itzuli dute liburua txinerara eta japonierara, hurrenez hurren. Kanekok zuzenean euskaratik itzuli du liburua, duela urte batzuk
Bilbao-New York-Bilbao itzuli zuen modura. Yehuak, ostera, gaztelaniatik itzuli du. Azken itzultzaile hori, gainera, Gabriel Garcia Marquez idazlearen lanen itzultzailea da.
‘Mussche’, japonieraz.
Txinerazko bertsioa Pekinen aurkeztuko du ondarrutarrak,
abenduaren 2an, Pekineko Unibertsitate Normaleko Munduko Literatura Zentroan.
Japonian, aldiz,
Tokion eta Kioton egingo ditu aurkezpenak,
abenduaren 5etik 7ra, hainbat liburu dendatan.
Aurkezpen horietan guztietan, Uribek idazle eta kritiko ospetsuak izango ditu lagun.
Aurrekariak
Txinerara itzultzea «oso zaila» dela diote. Eta
Mussche, txineraz argitaratu den euskal liburu bakanetakoa da.
Bilbao-New York-Bilbao 2012an argitaratu zen japonieraz, eta harrera ona izan zuen irakurle eta kritikarien aldetik. Horrez gain, Mainichi Shimbun eta Vogue Japan argitalpenek urteko liburu izendatu zuten.