Musikaz blai, Santa Zezilia eguna ospatzeko

Hainbat egunetan, musikarien eguna ospatu dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean. Gernika-Lumon, esaterako, joan den eguenean batu ziren Segundo Olaeta Musika eskolako umeak, eta lehenengo kalean, eta gero, Lizeo Antzokian ezkerreko argazkian eska...

Hainbat egunetan, musikarien eguna ospatu dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean. Gernika-Lumon, esaterako, joan den eguenean batu ziren Segundo Olaeta Musika eskolako umeak, eta lehenengo kalean, eta gero, Lizeo Antzokian ezkerreko argazkian eskaini zuten beraien musika. Mutrikun, zapatuaz gain, astelehenan ere bildu ziren eskuineko argazkian Santa Zezilia ospatzeko. Banda txiki eta trikitixa taldearen kalejirarekin hasi zuten arratsaldea astelehenean, eta eguraldi txarretik eta hotzetik babesean, musika eskola aurreko plazan ordez, Merkatu Plazan egin behar izan zituzten kontzertua, diploma banaketa eta osteko jaia.