Mutrikuko Bertso Eskolak jakitera eman duenez, 27. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epemuga azaroaren 20tik abenduaren 14ra luzatu da.
Era berean, Okelar anaiei egitekoa zen omenaldiaren data ere zer edo zer atzeratu egingo dela iragarri dute. Hain zuzen ere, omenaldia abenduaren 19an egin ordez, urtarrilaren 16an egingo dute. “Abenduaren 20an hauteskundeak direla eta,
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 19an jarri dute, Okelar anaiei omenaldia egitea aurreikusitako egun berberean. Ondorioz, omenaldia, eta Okelar Bertsopaper sariketaren sari banaketa, Mutrikuko Santo Tomas Eguneko ferian egin beharrean, urtarrilaren 16an egingo dira”.