Ondarroan eta Mutrikun janari bilketa bereziak egingo dituzte
Gabonen atarian, janari bilketa kanpaina bereziak egingo dituzte Ondarroako Danonartin elkarteko kideek eta Mutrikuko Elikagai bankuko lagunek. Hain zuzen ere, barikuan [azaroak 27] eta zapatuan [azaroak 28] egingo dira bilketa horiek.
Mutrikuko kasuan, DIA azalera handiko saltokian egingo da bilketa. “DIAra joanez gero, garai honetan gutxien dutenekin gogoratzeko eskatu nahi genizueke. Bakoitzak emandako pixka batekin, asko lortu daiteke”, nabarmendu dute Mutrikuko elkarteko kideek. Iaz egindako kanpainan, esate baterako, 2.850 kilo janari batu ziren, eta Gipuzkoako beste hainbat herrietan bildutakoaren batera, Bergarako eligaien banku zentralera bideratu ziren, “eskualde osoko beharrizanei erantzuteko”.
Ondarroan, aldiz, denda txikietan egingo da bilketa; barikuan 09:00etatik 14:00eta eta 18:00etatik 20:00etara, eta zapatuan 09:00etatik 14:00etara. Danonartin elkarteko kide eta boluntarioak herriko hainbat gunetan egongo dira: KamiƱazpin, Iturribarrin, San Ignazion, Sabin Aranan, Artabiden eta Berdura Plazan. Urtetik urtera jasotzen den janari kopurua gehitzen doala nabarmendu dute Danoartin elkartekoek; iaz 3.800 kilo batu ziren.