Sareginek andre pilotariak laguntzen
Domekan Larrabetzun egin zen emakume pilotarien I. topaketan egon ziren Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Sareko zenbait kide. Txokoan, emakume pilotarien elkarteak antolatutako topaketa izan zen Larrabetzukoa. Joan den urriaren 24an pilotariek Ber...

Domekan Larrabetzun egin zen emakume pilotarien I. topaketan egon ziren Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Sareko zenbait kide. Txokoan, emakume pilotarien elkarteak antolatutako topaketa izan zen Larrabetzukoa. Joan den urriaren 24an pilotariek Bermeora egindako partidekin hasitako harremanean beste pauso bat emanez, Sareginek Txokoan elkarteari emandako diru laguntza hartu zuten domekan pilotari nafarrek. Izan ere, horiek ez dute ezelako laguntzarik izaten pilota jokoan aurrera egiteko. Txokoan elkartea lanean ari da pilota jokoan andreek presentzia izan dezaten eta zaleak animatzen dituzte pilotan ari daitezen, frontoietan lekua eginez andreei. Irudian, Sareginek Emakume Feministen Sareko kideetako bat pilotariei diru laguntza ematen eta taldearen zapia jartzen.