Aitor Mazori tartea eskainiko dio gaur, Euskal Zine Bilerak

Aitor Mazo antzezle, zuzendari eta gidoilariari zuzenduko zaio gaur, 19:00etan, Euskal Zinearen Begirada. Mazoren zinemagintzako jardunbideari errepasoa egin eta omenaldi txiki bat egin nahi dio Euskal Zine Bilerak. Aitor Abaroa kazetariak eta Patxo Te...

Aitor Mazo antzezle, zuzendari eta gidoilariari zuzenduko zaio gaur, 19:00etan, Euskal Zinearen Begirada. Mazoren zinemagintzako jardunbideari errepasoa egin eta omenaldi txiki bat egin nahi dio Euskal Zine Bilerak. Aitor Abaroa kazetariak eta Patxo Telleria aktore, zinema zuzendaria eta antzerkigileak lagunduko dute euskal aktore eta zinema zuzendaria gertuagotik ezagutzen.

Joan den maiatzean hil zen Aitor Mazo aktore bilbotarra, eta Euskal Zine Bilerak tarte bat eskaini behar ziola argi zeukala nabarmendu du. Horrela, Euskal Zinearen Begiradaren atala eskaini diote eta Euskal Zinearen Begirada ikurra emango diete, zapatuan, 38. bileraren amaiera ekitaldian, Aitor Mazoren senideei.

Gaur iluntzean, gainera, Aitor Mazok Patxo Telleriarekin batera zuzendu zuen Bypass filma ikusteko aukera egongo da omenaldiaren ostean.

Bestalde, Euskal Zine Bilerara aurkeztutako azken lanak ikusteko aukera egongo da bihar 19:30ean Ikusgarri aretoan. Guztira 13 film emango dituzte emanaldien azken egunean, tartean Lea-Artibai eta Busturialdeko bost lan: Doru-Ionut Prisacariu gernikarraren Gailur Ametsa, Amaia Badiola gernikarraren Olatxu, Josu Eizagirre ondarrutarraren Bideak, Alberto Bilbao Ariztimuño bermeotarraren Terapia eta Xabier Villalba Badiola lekeitiarraren Fifi.