Bost bildots eduki ditu Jose Mari Maguregiren ardiak, Lekeition
Ezuzteko polita eduki du Jose Mari Maguregi Arrietak. Bildotsak edukitzeko zegoen bere ardiak bost bildots izan zituen atzo. Lau kume jaio ziren goizean, eta arratsaldean bosgarrena etorri zitzaion.Horrelako kumaldia ez da bat ere ohikoa, normalean bat...
Horrelako kumaldia ez da bat ere ohikoa, normalean bat edo bi izaten dituzte ardiek eta, baina, Jose Mari Maguregiren Lekeitioko txabolan talde handia dago. Bost bildotsek egin dute aurrera, goizean jaiotako bat hil egin zaio, baina beste guztiak osasuntsu jarraitzen dute amaren ondoan bero-bero.
Orain dela bi urte erosi zuen ardia Burgos aldean eta Pelibuey arrazakoa dela zehaztu du. Azerien beldurrez, egunetan zeuden kumeak noiz jaioko zain, eta azkenean, aldratxoa izango du. «Guztiak arrak», dio. Taldeari jaten ematen edukiko du lan nahikoa. Oraindik amaren esneagaz elikatzen dabiltza bildotsak baina, biberoiaren laguntza ere beharko dutela ikusten du. «Laster joango naiz esne hautsa erostera», azpimarratu du.