Euskal mendizaletasun aitzindariei buruzko hitzaldia Antsotegin
Iñaki Garcia Uribe mendizaleak, Bandres, Sopeña, Ferrer eta Espinosa euskal mendizaletasunaren aitzindariei buruz ariko da gaur, 20:00etan, Etxebarriko Antsotegi hotelean emango duen hitzaldian. Ekitaldia, Antsotegi hotelak Gorbeia Antsotegin izenpea...
Azaroaren 12an, lagunarteko topaketa bategaz zabaldu zuten erakusketa, eta 40 bat lagun elkartu zirela hotelean jakitera eman du Antsotegi hoteleko Gontzal Hernandok. Egueneko hiltzaldian ere, hasierako giro ona errepikatu nahi dute, eta beraz, hitzaldiagaz batera kopaua ere emango dutela aurreratu du Hernandok.
Everesteko jantziak
Gorbeia Antsotegin erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da zabalik, eta Gorbeiako gurutzearen argazkiez gain, Emilio Hernandok 1980an Everest mendira egindako espedizioan eraman zituen jantziak daude ikusgai.
Erakusketaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik eguenera 18:00etatik 21:00etara eta asteburuan 11:00etatik 22:00etara.