Bertoko produktuak dastatu ahalko dira bihar, Mendatan
Herriko bizi soziala dinamizatzeko helburuagaz, Mendatako Udaleko Kultura Sailak bertoko produktuen dastaketa antolatu du biharko.Iñaki Suarez sumillerrak gidatuko duen jardunaldi horretan, Urdaibaiko hiru txakoli, Kantauriko antxoak, hegaluze-mendrex...
Iñaki Suarez sumillerrak gidatuko duen jardunaldi horretan, Urdaibaiko hiru txakoli, Kantauriko antxoak, hegaluze-mendrexka, eta aurton, Gernika-Lumoko urriko azken asteleneheko ardi gazta irabazlea dastatu ahalko dira.
Zita Artape Tabernan egingo dute dastaketa, 19:00etan. Gaur da txartelak eskuratzeko azken eguna; Artape Tabernan eta Idatze Etxean aurki daitezke. Gehienez, 25-30 laguneko taldea izango da. Dastaketaren ostean pintxoak egongo dira.