'Ciudad de Frias'-eko lanak ikusgai
Ciudad de Frias pintura lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusgai jarri dituzte, beste urte batez, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. 35 dira, hain zuzen ere, erakusketan ikus daitezkeen pinturak, horien artean lan irabazleak eta izendapen berezia...

Ciudad de Frias pintura lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusgai jarri dituzte, beste urte batez, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. 35 dira, hain zuzen ere, erakusketan ikus daitezkeen pinturak, horien artean lan irabazleak eta izendapen bereziak izan dituztenak. Domekara bitartean bisita daiteke erakusketa; gaur eta bihar, 19:00etatik 21:00etara, eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.